2015(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

SOFIA

2.006an Sofia jaio zen, Nueva Yorken ( Estatu Batuetan ). Bere aita arrantzalea izan zen, eta arrantza egiten ari zenean olatu handi bat etorri zen eta bere itsasontzia irauli zuen. Horregatik bere aita hil zen. Sofiak bi urte zeukan hori gertatu zenean.
 Bere ama Jose izena zuen gizon batekin ezkondu zen dirua falta zitzaiolako. Jose oso gaizki portatzen zen bere amarekin eta berarekin.
 Bere ama, kamioilaria zen eta egun batean trafiko istripu batean hil zen. Sofia bakarrik geratu zen bere aitaordearekin.
Sofiak etxeko gauza guztiak egiten zituen, bere aitaordea sofan etzanda gelditzen zen egun osoan. Bere aitaordeak bere lana galdu zuen puntuala ez izateagatik. 



Sofia, egun batean zaborra botatzera joan zen kanpora eta portalde misteriotsu bat ikusi zuen. Portalde horretan sartu zen eta mundu desberdin bat ikusi zuen. Beti festak ziren. Animali asko zeuden. Lehoiak pertsonen ondoan zeuden. Sofiak etxe bat  erosi zuen eta hor bizitzera gelditu zen.
Egun guztietan kalera ateratzen zen loreekin eta bere soineko urdinarekin. Mundu horretan lagunak egin zituen, animaliak, pertsonak,...

Egunero bere lagunekin hitz egiten zuen. Lagun bat zerutik iritsi zen mundu horretara, beste bat oinez, beste bat autoz ,...

Sofiak oso ondo pasatzen zuen hor eta orduan hor gelditu zen bizitzera poz-pozik.
AROA GOIBURU RUIZ

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina