Bazen behin, emakume
bat Celia izenekoa, gizon batekin ezkondu nahi
zuena Markos
izenekoa. Biak oso jatorrak ziren eta animaliak asko
guztatzen
zitzaizkien. Markosek zoo batean lan egiten zuen eta Celia
albaitaria
zen. Biek animaliekin lan egiten zuten eta oso ondo tratatzen
zituzten
animaliak.
Egun batean, erabaki
zuten ezkonduko zirela eta familiakoei deitu zieten,
baina orduan
Celiari ideia bat sortu zitzaion:
-Zergatik ez
ditugu animaliak ere gonbidatzen?
Eta Markosek
erantzun zion:
-Ez dakit
familiakoei ideia ona irudituko zaien baina niri ideia ona iruditzen
zait.
Orduan hori egin
zuten. Zootik animalia batzuk hartu zituzten: jirafak,
tigreak, tximuak,
hartzak, zebrak... animalia asko hartu zituzten eta
animalia horiek
gauzak prestatzen lagundu zieten: tartarekin, globoekin...
Orduan ezkontza
prestatzen bukatu zuten, baina familiakoak etorri zirenean
aurpegi txarra
jarri zuten eta Markosek eta Celiak esan zieten familiakoei
ez beldurtzeko
zooko animaliak zirela eta ez zutela ezer egingo.
Azkenean, guztiak
animaliekin oso ondo pasa zuten eta ez zen ezer gertatu.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina