2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

GELAKO ARAUTEGIA ERREPASATZEN


1.- Klaseak 9:05 eta 3:05etan hasiko dira. Ikasle bakoitzak dena prestatua izan beharko du bere lekuan.
2.- Goizeko bederatzietan hurrengo bi saiorako behar den guztia hartu behar da. Baita hamaiketan eta hiruretan ere
3.- Klase bat bukatzen denean eta bestea hasterako, bakoitzak bere gauzak prestatuak izango ditu bere lekuan, irakaslea sartu baino lehen.

4.-Etxetik etortzen garenean, suposatzen da komunetik pasa garela. Gelatik ez gara aterako errekreoa ordua arte. Hamaiketan eta hiruretan ere ezin da komunetik pasa patioko komunak irekita baitaude

5.-Azalpen bat dagoenean, ezin da moztu galderarik egiteko eta gutxiago eserlekutik altxatu. Zalantza edo komentario guztiak azkenean egin behar dira.

6.- Hitzegiteko eskua altxatu behar da eta txanda errespetatu.

7.- Bai ikaskideak, bai irakasleak eta bai begiraleak errespetatu behar dira eta esaten dutena entzun eta bete.

8.- Materiala eta etxerako lanak agendaz apuntatzeaz gain, eginak ekarri behar dira.

9.- Bai plastikarako eta bai gimnasiarako behar den materiala ekarri behar da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina